
Ainhoa Tejerina, Andoni Torres eta Atxu Ayerraren erakusketak Kulturgunean
Martxoaren 28an, ostirala, arratsaldeko 7etatik aurrera Tafalla Kulturgunean honako erakusketa hauen inaugurazio ekitaldia egingo da: Martxoaren 28tik apirilaren 27ra. Ta...
Egitaraua gaur goizean aurkeztu da Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Prentsaurrekoan hurrengo pertsonek parte hartu dute: Arturo Goldaracena, Tafallako Alkatea; Albina Prieto, Gizarte Zerbitzuen Zinegotzia; Ignacio Moros, Kirol Patronatuaren Lehendakaria; Imelda Mañeru, Berdintasun Teknikaria eta Aurora Beroiz, Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuen teknikaria.
Era askotako eskaintzak dituen egitaraua aurkeztu da, tafallar gizarteko estamentu ezberdinetara bideratua dagoena. Aurtengo egitarauari emakumezko kirolari bideratua dagoen jardunaldia erantsi zaio, larunbat honetan, irailak 22, ospatuko dena.
Albina Prieto zinegotziaren hitzetan, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bere programa ezberdinen bidezko proposamenekin, bizitzaren garai ezberdinetarako ikasketa topaketak antolatu ditu”.
Menpekotasuna daukaten pertsonen atentzio eta autonimiarako programaren bidez, Berdintasun Arloaren laguntzaz, “Zaindu, gure burua zainduz” tailerra antolatu da. Familia eta haurtzaroaren programaren barnean, ipuin kontaketaren onurak eta hauek, haurren loaren sakontasunean nola laguntzen dioten ezagutu nahi duten gurasoei zuzendutako tailerra antolatu da. Baita Estimulazio goiztiarra tailerra Padovan metodoaren bidez.
Gizarte bateratze programaren bidez sukaldaritza sortzaile tailerra antolatu da. Komunitate programaren bidez “Osasuna eta Ongizatea” hitzaldi tailerra, eta 2017 urtean Tafallako udaletxeak hainbat proiektuei emandako diru laguntzen berri emateko saioa mantendu dira.
Berrikuntza bezala, Ekialde Hurbileko egoerari buruzko hausnarketa egiteko hainbat ekimen antolatu dira.
Ekimen guzti hauek 3000€ko aurrekontuarekin ahalbidetuak izan dira.
Berdintasun Arloak antolatu dituen ekimenak Berdintasunerako eta Ahalduntzerako eskolaren barnean kokatu dira. Bertan, besteak beste, Elkar ezagutzeko irakurtzea eta idazketa tailerra, Autonomia pertsonalaren tailerra edo Pertsona transexualei, transgeneroei, intersexualei eta beren familiako eta gertukoenei kalitatezko arreta integrala bermatzeko diziplinarteko unitate tekniko berri bat aurki ditzakegu.
Azkenik, Euskara Zerbitzuaren barnean Euskaraldia kanpainan parte hartuko da, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskararen ohiko erabilera bultzatuko duena.
IZEN-EMATEA 012an
Irailaren 14tik – 27ra.
Gehienezko partaide kopurua: 15
Martxoaren 28an, ostirala, arratsaldeko 7etatik aurrera Tafalla Kulturgunean honako erakusketa hauen inaugurazio ekitaldia egingo da: Martxoaren 28tik apirilaren 27ra. Ta...
Gazteria Zinegotzigoak eta Erdialdeko Kirol Mankomunitateak antolatuta, Tafallako "La kolasa" Gazte Etxearen laguntzarekin, gazteentzako abentura anitzeko hainbat jarduera aur...
2025eko Jaiak irudikatzen dituzten Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek lanari ekin diezaiokete. Kartelak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 5eko 14:00etan ...