2018/03/05

Gaur, martxoak 6 asteartea, Zinema eta garapen pertsonala, familiarra eta profesionalari buruzko lehen hitzaldi-solasaldia ospatuko da, 2018ko lehenengo seihilekoaren Eskaintza Sozio-Kulturalaren egitarauaren barnean.
Hiritar Zentroko Balioanitzeko aretoan ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan, Concha Dobón eta Gorka Iguiñiz terapeuta profesionalek bideratuta (Iruñako Laskurain Zentroa).
Lehen saio honetan “Erin Brocovich” filmeko hainbat eszena ikusiko dira, ondoren honi buruzko hausnarketa egiteko. Aktoreen elkarrizketak, izaera, etab. Gerturatutakoen artean solasaldi bat izango da, ikusitako aspektuak eguneroko bizitzara eramateko.
Ekimena dohainekoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea.