Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
2018/05/17
2005. urtetik ospatzen da maiatzaren 17an Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Egun Internazionala, Munduko Osasun Erakundearen Batzar Orokorrak 1990an homosexualitatea buruko gaitzetako zerrendatik kendu zuela gogorarazteko.
Ekimen honen helburua munduko LGTBIek (lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualek) munduan sufritzen duten bazterketa salatzea da, berdintasunaren alorrean pausoak emateko.
Nafarroako Parlamentuak 2017ko ekainaren 19an 8/2017 Lege Forala onartu zuen, LGTBI pertsonentzako berdintasuna bilatzeko. Bere xede nagusia pertsona hauen eskubideak bermatzea eta haienganako bazterketa edo biolentzia egoerak saihestea da, Nafarroan askatasun sexualarekin bizitzea posible izan dadin.
Gaur egun bazterketarik gabeko gizartearengandik urrun gaude oraindik, bai sexu joerengatik, zein nortasun edo genero kontuengatik. LGTBI pertsonek jazarpena, bazterketa, erasoak edo irainak sufritzen jarraitzen dute oraindik, heteropatriarkatuarekin bat ez etortzeagatik eta hetero-araudia ez onartzeagatik.
Horregatik, Tafallako Udaleko Herri Batzarrean hurrengo erabakiak hartu ziren:
1. Joera sexualaren inguruan berdintasunaren eta errespetuaren alde lan egitea, legediaren kunplimendua bermatzeko dagokion markoaren barruan.
2. LGTBI elkarteekin batera lan egitea, bereziki gure hirian kokatuak daudenekin, jendartea informatzeko eta jendeak kontzientzia hartzeko ekintzak antolatuz.
3. Maiatzaren 17an LGTBI bandera ipini Udaletxearen balkoian.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...