Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
BISITA GIDATUA ETA ARTELANEN IRUZKINA ARTISTEKIN
Datorren asteartean, hilak 22, erakusketaren bisita gidatuaz gozatu ahal izango dugu, artisten zein haien lanen berri izanez, Eskuahaldunak eskultoreen elkarteko lehendakari den Guillermo Olmoren eskutik. Halaber, zuzenean entzun ahal izango ditugu Nafarroako bost eskultore beren obrei buruz hitz egiten, Eskulturaren egungo unea ikusten dutenez, bertaratzen diren ikusleek asko estimatzen dute ekitaldi mota hau, aukera ematen baitie artistei zuzenean galdetzeko beren lanaren eta bizitzaren kontu zehatzei buruz. Silvia Echandi, Cuichan, Alberto Aldaba, Nery Adriana Prádenas eta Javier Pérez Fabo izango ditugu.

ESKULTURA + MAPPING (eskulturari buruzko proiekzioa), IRENE ZARRANZ eta XABIER E. GOÑIren eskutik
Ixarte diziplinarteko kolektiboa da, hizkuntza eskultorikotik eta animaziotik lan egiten duena, baina beste iturri batzuetatik, hala nola poesiatik, mitologiatik, musikatik, elikatzen dena. Diziplina horiek guztiek proposamen berean, mapping-aren bidez, hizkuntza estetiko desberdinak biltzea lortzen dute, eta, horretarako, kontakizun bat sortuz, kasu honetan, emakumeari eta planetako leku desberdinetan duen egoerari buruzkoa.
“Hustuz bete” antzinako 7 +1 emakumeko seriea da. Pieza bakoitza kontakizun zaharrak bezain garaikideak dira. Ikusezinaren aztarnak. Nafarroako emakumearen eskulturari buruzko mapping-aren bidez, ikus-entzunezko ibilbide bat proposatzen dizuegu haien kultura, soinu eta borroketan barrena .

Erakusketa azaroaren 30era arte egongo da zabalik Tafalla Kulturguneko Erakusketa Aretoan.
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...
Hauxe izan da Higuera Argazki Elkarteak M.I. Tafallako Udalaren babesarekin antolatutako XII. Tafallako Jaiak Argazki Lehiaketaren emaitza: Edizio honetan 20 argazkilariren...