Gazteria Zinegotzigoak antolatuta, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearekin batera eta Tafallako “La Kolasa” Gazte Etxearen laguntzarekin; gazteentzako abentura anitzeko jarduerak diseinatu dira datorren Aste Santu honetarako.
Jarduerak zehazki Lizarran egingo dira apirilaren 3an eta 5ean, eta hainbat kirol jarduera bilduko ditu, hala nola, zaldi ibilaldiak, kayak eta rokodromoa begirale eta gidari espezializatuekin.

Plazak mugatuak dira izen-emate ordenaren arabera eta Tafallako “La Kolasa” Gazte Etxean egin ahal izango dira astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:30etara martxoaren 20ra bitartean. Izena emandako pertsona guztiei jardueren informazio zehatza emango zaie.
INFORMAZIO GEHIAGO:
- KOLASA
- 630733643
- lakolasa@hotmail.com
- juventud@tafalla.es