Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko ekainak 13

Gaztelerazko 2018-2019 Alfabetizatze Kurtsoaren itxiera

Foto noticia

Gaur goizean, Tafallako Udaletxean, etorkinentzako Gaztelerazko 2018-2019 Alfabetizatze Kurtsoaren itxiera ekitaldia ospatu da, iazko urritik aurtengo martxoa bitarte burutu dena.

Gaztelerazko alfabetizatze tailerra apustu garrantzitsua da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuentzat eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arloarentzat. Pertsona etorkinei bideratua dago, bereziki emakumeei, emakume eta etorkin izateagatik eta haien ezaugarri kulturalengatik. Helburua haien jatorrizko herrialdea ez den lekuetan bizitza autonomo eta independiente bat eraman ahal izateko baliabideak eskaintzea da.

“Hizkuntza baten ikasketa erreminta onena da gizarteratzea ahalbidetzeko eta horretarako ezinbestekoak dira ahozko, idatzizko zein irakurketa klaseak ematea”, baieztatu du Imelda Mañeru Berdintasun Arloko teknikariak.

Era berean eta pisu berdina izanik, gure kultura, ohitura eta legeen ezagutza dago, eta klase hauek aurrera eramaten dituzten pertsonek erantzukizun handia izan dute hauek ikasleei helarazteko. Horren adibide dira martxan jarri diren Sukaldaritza tailerra, non patata tortila eta paella egiten erakutsi den, edo josteko makina bidezko josketa tailerra. Imeldak aipamen berezia egin die Itaka Escolapioseko kide diren Esther Gil eta Leire Onaindiari.

Aurten egitura aldetik berrikuntza handi bat egon da. Klaseak mailen arabera antolatu dira, hasierako froga baten araberako 5 mailatan banaturik.

Guzti hau Escolapioseko Itaka Fundazioari eta Nafar Gobernuaren Helduentzako Oinarrizko Hezkuntza Zentroari esker izan da, baina bereziki 2018ko urritik 2019ko martxoa arte, astean bitan (astearte eta ostegunetan), klaseak ematen ibili diren 12 pertsona bolondresei esker.

Tailerrean 70 pertsonek hartu dute parte, 60 emakume eta 10 gizon. Gehiengoa arabiarrak dira baina badaude ere errusiarrak, afrikarrak ala bulgariarrak.

“Emakumeen ahalegina goraipatu nahi dugu, haien egoera pertsonala zein familiarra hobetzeko klasera etorri eta hizkuntza zein kultura berri bat ikasteko erakutsi duten interesagatik” baieztatu du Imeldak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako kidea den Aurora Beroizek lagunduta.

Ekitaldia diploma banaketa batekin eta parte hartu duten irakasleentzako oroigarri batekin amaitu da, gosegarri batez lagunduta.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento