Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2024ko irailak 20

Goizeder Juango, Go! azen eta Brigida Gomezek jasoko dituzte Laiak 2024 sariak

Foto noticia

Sari banaketa urriaren 4an izango da, ostirala, eta Donatella Mani izango da bertan, besteak beste.

Carlos Montoya, Laiak Elkarteko kideak eta Goizeder Juango, Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak, Laiak Sarien bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur. Ekitaldia urriaren 4an, ostirala, izango da, 20:00etan, Tafallako Kulturgunean.

Urtero, elkarteak LGTBI pertsonen eskubideen eta aniztasunaren alde lan egin duten taldeak, kolektiboak eta pertsonak saritzen ditu. Aurten jatorrietara itzuliko da, landa-eremuetan LGTBIQ+ errealitatearen alde lan egiten duten pertsonen lana sarituz. Sorpresetako bat Goizeder zinegotziak berak hartu du, tokiko saria emango baizaio.

Hauek dira aurtengo sarituak:

Estatu mailan:

ETB1eko Go! azen telesail musikal gaztearentzat, kolektiboko pertsonen errealitatea eta, oro har, aniztasuna ikusarazteko 11 denboraldietan egin duten lanagatik. Aktoreek eta telesaileko lantaldeak jasoko dute saria.

Nafarroako eremua:

Brigida Gómez Liberal tafallarrarentzat, trans familia aliatuen Euforia elkartekoa, LGTBI pertsonen eskubideen borrokari egindako bultzadagatik.

Toki-eremua:

Goizeder Juango Lizarbe, Tafallako Udaleko Berdintasun zinegotzia eta Laiak elkarteko kidea. “Saria merezi baino gehiago da bere inplikazioagatik eta behar den guztietan elkarteari emandako laguntzagatik”, zioen Montoyak.

Gainera, aurten aipamen berezia emango zaio Asier Marcoren erraldoi eta buruhandien konpartsari, joan den udan Maruxas, Djs eta Mendillorriko drags ezagunekin batera egindako emanaldian aniztasuna ikusarazteko egindako lanagatik.

Beti bezala, umorez, musikaz, dibertimenduz eta kulturaz beteriko gala da, eta aurten Donatella Mani drag artistak parte hartuko du, besteak beste.

Tafallako LGTBIQ+ diagnostikoa

Gainera, Berdintasun eta Aniztasun Alorretik jakinarazi dute Tafallako LGTBIQ+ populazioaren errealitateei buruzko diagnostiko bat egingo duela, herritarrei oro har eta LGTBIQ+ pertsonei zuzendutako inkesta baten bidez, sexu- eta genero-aniztasuna txertatzen duten udal-politikak ezartzeko helburuarekin. “Jarduera honekin Tafallako Udalak sexu aniztasunaren aldeko jarrera aktiboa sendotzen du, aspalditik egiten duen bezala”, zioen Goizederrek.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento