Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko ekainak 25

Grupo Araciel taldeak musika latinoz beteko du Gune Eszenikoa bihar gauean

Foto noticia

Kontzertua bihar gaueko 22:00etan izango da Kulturguneko kanpoaldean

Araciel taldea 1992an sortu zen Corellan (Nafarroa), Miguel Virto eta José Daniel Ausejoren ekimenez, musika latinoa jotzeko. Berehala, antzeko musika zaletasunak zituzten pertsonen artean sortu zen ideia, eta hamasei laguneko taldea sortu zen. Gaur egun, hogeita seik osatzen dute.

Zaletasunak eta gustu musikal komunak bultzatuta hasi ziren emanaldiak, ia ekiporik gabeko areto txikietatik hasi eta leku enblematikoetako plazak bete arte: Palentzia, Santander, Gasteiz, Iruña, Logroño, Soria, Zaragoza…

Ibilbide horrek profesionalizatu egin du taldea, lehen mailako artistekin agertokia partekatzera iritsi arte, hala nola Los Panchos hirukotea eta Los Sabandeños.

Urte hauetan zehar, emanaldiak eta zuzenean interpretatzen diren gaien bertsioez osatutako diskoak grabatzea uztartu dituzte.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento