Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko otsailak 25

Hasiera eman zaio Tafallan Gurutze Gorriko “mostrARTEnavarra” erakusketari

Foto noticia

2015/2/25

mostrARTEnavarraTafallako Kultur Etxean Gurutze Gorriko “mostrARTEnavarra” erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 20ra arte.

Nafarroako Gurutze Gorriko Enplegu Planak 2014an mostrARTEnavarra egitasmo eta sariketaren seigarren edizioa ospatu du. Ekimenaren helburua da ingurune bideratzailea sustatzea etorkinak lanean sartu eta gizarteratu daitezen eta kalteberak diren pertsonek garapen profesionala izan dezaten.

2014ko lehiaketara aurkeztu ziren margo lanak eta argazkiak osatzen dute erakusketa. Kultur aniztasuna lanean sustatu nahi du eta aukeren eta tratuaren  berdintasuna enplegu-lorpenean.

Inaugurazio ekitaldian Tafallako Alkatesa Cristina Sota, Tafallako Gurutze Gorriko Lehendakaria Pedro Herrero, Nafarroako Gurutze Gorriko Enplegu Zuzendaria Esther Fernández eta Irene Armendáriz, Gizarte Gaietako Zinegotzia.

Azken edizio honetan 35 lan aurkeztu dira, 21 argazki eta 14 margolan.  Saritutako lanak katalogo batean bilduko dira eta hainbat herri bisitatuko dituen erakusketa ibiltaria izango da, gaur Tafallara iristen dena.

Oraingo honetan argazkien mailan saritutako bi Tafallakoak dira: Daniel Andión Espinal, lehen saria “Equivalencia” lanagatik eta Asun Requena Zaratiegui, hirugarren saria “La conciliación familiar” lanagatik. Halaber beste artista tafallar batzuek ere parte hartu dute, aurreko edizioetan sarituak izan direnak, besteak beste Mari Fe Goldaracena, Atxu Ayerra, Esteban Salinas edo Kike Balenzategui.

Erakusketa Tafallako Kultur Etxeko Erakusketa eta Lagar Geletan ikusgai egongo dira astegunetan 19:00etatik 21:30era, larunbatetan 18:30etik 21:30era eta igande eta jai egunetan 11:30etik 14:00etara.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.mostrartenavarra.org/

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Valentziar jaia Tafallako Kulturgunean

Valentziar jaia Tafallako Kulturgunean

Larunbat honetan, urriaren 7an, 19:00etan, Algimiako Banda Musikalak Valentziako musika herrikoi emanaldi bat eskainiko du Tafallako Kulturgunean. Sarrerak Kulturgunean bertan...

Imagen Udazkeneko kultur programazioa abian da

Udazkeneko kultur programazioa abian da

Tafallako Kultura Batzordeak dagoeneko programatuta dauka kultur jarduera guztia urteko azken hiruhilekorako. Hamabi kontzertu, sei antzezlan eta zazpi erakusketa izango dira ...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento