2016/5/19
Tafalla Kirol Hiriak eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak 2016ko Hiri Udalekuak antolatu dituzte gure seme-alaben oporraldietan bizitza, lana eta familia eginkizunak bateratzen laguntzearren. Hiri Udalekuen jarduera Tafallako Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako Planean eta Tafallako Bateragarritasunaren Aldeko Itunean kokatzen da.
Hona intereseko datuak:
- Lekua: Jarduerak Kirol Hirian eginen dira.
- Egunak: Ekainaren 27tik abuztuaren 5era (asteka). Inskripzio kopuruak zerbitzua bideragarria egiten badu.
- Adinak: 3-12 urte.
- Ordutegia: 7:45tik 15:15era. Sarrera eta irteera ordutegi malgua.
- Bazkaria: Kolonietan egiteko aukera eskaintzen da, etxetik bertatik eraman edo katerin zerbitzuaren bidez (35 € astean, gutxi gora behera ).
- Izena eman: maiatzaren 23tik ekainaren 17ra, Tafallako Kirol Hirian. Toki mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie bizitza, lana eta familia eginkizunak bateratzeko beharra duten familiei.7Matrikula: Ordainketa kreditu-txartelaren bidez eginen da, onartua izan dela berretsi ondoren.
- Prezioak, aldatzen dira inskribatu diren seme-alaba kopuruaren arabera:
- Adingabe bat inskribatu duten familiek: 60 €
- Bi adingabe inskribatu dituzten familiek: 110 €
- Hiru adingabe edo gehiago inskribatu dituzten familiek: 165 €
- Bilera: Informazioa egoki helarazteko bilera eginen da ekainaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Tafalla Kirol Hirian.
FOLLETO INFORMATIVO (88 Kb)