2018/04/12
Seigarren aldiz, Zidakos Hiriak urtean behin bere bizikletaren eguna ospatuko du. Jardunaldi dibertigarri eta osasuntsu bat, adin guztietarako pentsatua dagoena. Honen bitartez bizikletaren erabilpena bultzatu nahi da hirian zehar erabiltzeko, ingurugiroa kutsatzen ez duen eta gorputz osoa lantzeko erabilgarria den ibilgailua baita.
Apirilaren 21, larunbaterako goizerako ibilaldi bat prestatu da, Ikastolatik aterako dena 11:00etan, 11:10ean Comarcales eskolatik eta 11:15ean Escolapios eskolatik pasatzeko. Guztia 12:15ean amaituko da Kondearen Parkean hamaiketako osasuntsu batekin.