Emakumeen VIII. San Fermin Esku Pilota igande honetan Ereta Pilotalekuan
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Gaur goizean prentsaurreko bat egin da Tafalla Kulturgunean, metalezko haize instrumentuen “Tubala Brass Week” jaialdiaren bostgarren edizioa izango dena aurkezteko. Bertan, Alicia Sanz; Tafallako CaixaBank-eko Bulego Zuzendaria, Oscar Insausti; Nafarroako CaixaBank-eko Bulego Zuzendaria, Iñigo Ramirez; jaialdiaren zuzendaria eta Tafallako alkate den Arturo Goldaracena izan dira.
Iñigo Ramirezen hitzetan, “jaialdi hau berezia da, hasieran pentsaezina zen bere bostgarren edizioan gaudelako”. Egitarauaren ildo nagusia kontzertuak dira baina hauetaz aparte ekimen ugari antolatuta daude: Erakusketak, dokumentalak edo 80 ikasle inguru izango dituzten klase eta tailerrak.
Nobedade nagusia aurtengo kartelak daukan maila altua da: Tine Thing Helseth tronpetalari norvegiarra edo Venezuelako Simón Bolívar Trumpet Ensemble dira horren adibide. Azken hauen bira europearra Valentzia, Tafalla, Paris, Viena eta Atenasetik pasatuko da. Tafallan gainera, “Tocar y Luchar” dokumentalaren emanaldiaren ondoren haiekin hitz egiteko aukera izango du jendeak.
Beste hainbat gauza berri ere badago: masterclass klaseetan adibidez, tuba eta tronpa modalitateak emango dira, metalezko-haizeen bostkotea osatuz. Baita “Tubala Kids”, txikienentzako klaseak edo musikarien senideei bideratutako tailerra.
Arturo Goldaracenak jaialdi honetan parte hartzen duen jende orori eskerrak eman dizkio, Tafallako Musika Eskolari kasu, edo laguntza garrantzitsua ematen duen CaixaBank entitateari. Jaialdiaren prezio merkeak azpimarratu ditu, ez baita ohikoa holako artistak hain sarrera merkearekin ikusi ahal izatea.
Sarrerak web honen bidez ala jaialdiaren web ofizialaren bidez erosi daitezke. Jaialdiko ekimen guztietara joateko 27€ko abonamendua dago.
Egitaraua:
Azaroak 25, larunbata.
NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA
ETA TINE THING HELSETH.
Sarrera: 15 €
Azaroak 26, igandea.
GAZTELA ETA LEONGO ORKESTRAREN
METAL BOSKOTEA
Sarrera: 5 €
Azaroak 27, astelehena.
BRASS POP
Sarrera: 3 €
Azaroak 29, asteazkena.
“TOCAR Y LUCHAR” dokumentalaren emanaldia
Sarrera: doan edukiera bete arte
Abenduak 2, larunbata.
PIRENA BRASS METAL BOSKOTEA
& LA TAFALLESA MUSIKA BANDA
Sarrera: 5 €
Abenduak 3, igandea.
“SIMÓN BOLIVAR” TRUMPET ENSEMBLE
(Venezuela)
Sarrera: 8 €
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...
Maiatzak 3 igandea Sarrera: 4€ Centro Cultural Tafalla Kulturgunea: 18:00 Buruaren magia eta emozioa batzen dira «Sinestea Boterea da» eskaintzeko, Toni Bright-en menta...