Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Atzo arratsaldean Tafalla Kulturguneko zinema aretoan Pikutxo Gaztea 2023 sariak banatzeko ekitaldia izan zen, duela 19 urtetik hona Udaleko Gazteria sailak antolatzen duena. Antolatzaileek ekitaldian zehar aipatu zuten bezala, sari hauen helburua eskerrak ematea da Tafallako pertsona eta koadrila guztioi. “Zuen denbora, ahalegin, umore eta buruargitasunarekin aurrera ateratzen baitituzue egun dibertigarri eta koloretsu hauek”.
Hauek izan ziren saridunak:
· Tafallako Garces de los Fayos ikastolako 4 DBHko ikasle eta irakasleak. Landa Inauterien antolaketan eta garapenean parte hartzeagatik, ikastetxe barrutik zein kanpotik, Laguneroren ekitaldietan aktiboki parte hartuz.
· Astur taberna. Andre Maria Zuriaren Jaietako dekorazioagatik – Blusak eta Zeledon.
· Proposatutako gaiarekin zerikusia duen koadrila-mozorroaren akzesita – jai eta tradizio herrikoiak –: Yario traineraz mozorrotutako koadrila.
· Kuadrilla-mozorroaren akzesita: Palominta saltzaileak eta bere denda ibiltariz mozorrotutako koadrila.
· Kuadrilla mozorroaren akzesita: Ingalaterrako Erreginaren Hiletaz mozorrotutako koadrila.
· Koadrilako mozorro onenaren lehen saria: Steampunk Doble V kuadrilla.
· Banakako/bikoteko mozorro onenaren lehen saria: Mario Kart: Peach vs Bowser.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...