
2018/04/10
Tafallako Udalak herkide bati isuna jarri dio bide publikoan hondakinak botatzeagatik.
Udalbatza kezkarazten duen gaia da hau, eta hori dela eta, informatzeko zein isuntzeko kanpaina bat abian jarriko da horrelako gertaerak berriro gertatu ez daitezen. Halaber, Mairagako Mankomunitateak ipini nahi dituen 5 puntu garbiak eraikitzeko tramiteak martxan daudela gogorarazi nahi izan dute. Obrek dirauten bitartean, entitate honen zenbakira deituz (948 70 33 05), beste kontenedoretan utzi ezin diren tamaina handiko hondakinak botatzeko azalpenak emango dira: kasu honen barnean, pinturak, fluoreszenteak, tonnerrak etab. sartuko lirateke.
Argazkian kalean isuri diren hondakinak ikusi daitezke.