2018/05/19
Tafallako auzokideek 2018ko 14tik 20ra ospatuko diren Festak iragarriko dituen kartela aukeratu dezakete iada. Zehazki, 5 pertsonaz osatutako epaimahaiak (hiru teknikari eta Jai Batzordeko bi kide) aukeratutako 3 kartelen artean hautatu beharko dute herkideek haien gustokoena.
1. Kartela: ¿Me sigues… a las fiestas?
2. Kartela: Que suene la fiesta
3. Kartela: Haundienak
Aukeratutako 3 kartel hauek Tafallako Kulturgunean ikusgai egongo dira maiatzaren 18tik 25era.
Bozka eman ahal izateko beharrezkoa izango da Tafallan erroldatua egotea eta 16 urte edo gehiago izatea. Bi modu daude bozkatzeko, maiatzaren 21etik 25era arte, eta persona bakoitzeko bozka bakarrarekin:
- WEB Munizipalean: Bozkaketa Tafallako Web Munizipalaren bidez egin daiteke, maiatzaren 21 astelehenetik maiatzaren 25 ostirala arte.
- Centro Cultural Tafalla Kulturgunea: Bozkaketa ere Kulturguneko atezaintzan egin daiteke.