“Herri Txiki, infernu handi” etb1-eko telebista saio sonatuak Tafallan oinarritutako programa bat prestatu du, martxoan telebistan ikusi ahalko dena. Ostegun honetan, otsailak 17, pasa den astean elkarrizketatu zituzten herritarren proiekzioa ikusi ahal izango da zuzenean arratsaldeko 20:00etan Ikastola berriko frontoian eta bertan ere Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi umoristen bakarrizketaz gozatu ahal izango da. Ondoren Sebastian Lizaso bertsotan arituko da.
Doako gonbidapenak Kulturgunean eskuratu daitezke (10:30 -14:00, 15:00 – 22:00). Ikuskizuna 14 urtetik gorakoentzat izango da.