Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko ekainak 19

Herritarrek erabakiko dute Jaietako suziria nork botako duen

Foto noticia

2018/06/19

cohete_2018Gaur goizean Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, abuztuaren 14ean ospatuko diren Tafallako Jaietako suziria botatzeko Jai Batzordeak aukeratu dituen hiru hautagaiak aurkeztu dira.

Aukeratutako persona edo entitateak:

–       Peña Sport F.C. Emakumezkoen taldea, bere 25 urteko historiarengatik eta kirol esparruan berdintasunaren alde egindako lanagatik.

–       Tafallako Gurutze Gorria, bere boluntariotza lanagatik, bai erizaintzan zein eremu sozialean, Tafallako Festetan eta hirian antolatutako mota guztietako ekimenetan.

–       Fermin Balentzia, memoria historikoaren alde modu desinteresatuan egindako lanagatik.

Herkideek, haien hautagai gustokoena aukeratzeko, gaurko gauerditik uztailaren 4a arte bozkatu ahalko dute Udalaren Web Orri honen bidez. 16 urte baino gehiago dituen eta Tafallan erroldaturik dagoen persona orok eman ahalko du bere bozka.

Jacinto Goñi, Jai Batzordeko Lendakariak, “pasa den urteko bozkaketak izandako ospea ikusita sistema berdina erabiltzea” erabaki dutela argudiatu du, tafallarrak izan daitezen jaurtitzailea hautatzeko arduradunak”.

cohete_2018_2Juan Antonio Cabrero, Peña Sport F.C taldeko lehendakariak, Jai Batzordeari eskertu nahi izan dio azken erabakia herriaren eskuetan uztea. Haien hautagaitza, “garai batean ate blindatuak ireki eta emakumezko talde bat sortu nahi izan zuten emakumeei zuzendutako omenaldia” dela argitu du. 200 emakume pasa dira taldetik, eta gaur egun dituen 400 jokalarietatik 60 emakumeak dira. Bere 93 urteko historian, hau izango litzateke lehenengo txupinazoa Peña Sport taldearentzat.

Angel Velasco, Tafallako Gurutze Gorriaren lehendakariordeak “plazer bat bezala deskribatu du haien hautagaitza, duela 100 urtetik hona Gurutze Gorriak aurrera eramaten duen erizaintza lana ikustarazteko modu egokia baita”. 100 inguru dira ere Tafallan aritzen diren boluntarioak. Jaietako, laisterketetako, erromerietako eta abarreko prebentzio lanetaz gain, gaur egun; informatika, gaztelera eta lehen laguntza klaseak ere ematen dituzte. Gazteriari deia zabaltzen dio haien lana ikustera hurbiltzeko ala haietan parte hartzeko.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento