HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUA
Tafallako Udaleko Euskara Batzorde Informatiboak, 2020ko irailaren 30ean egindako ohiko bilkuran, aldeko irizpena eman zion ondoko testua Herritarren Partaidetzako Prozesuan aurkezteari:
“UDAL ESPARRUAN EUSKARAREN ERABILERA ETA SUSTAPENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA” LABURPEN-MEMORIA
Herritarrek erregelamendu-mailako arauak egiteko prozeduran parte hartuko dutela bermatzeko, eta LPACA39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, ordenantza egin aurretik, kontsulta publikoa egin behar da, herritarrek eta ordenantzaren eraginpean egon daitezkeen erakunde adierazgarrienek zer iritzi duten jakiteko. Azalduko diren atalak ondorengo hauek dira:
Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak, haiek onesteko beharra eta aukera, arauaren helburuak eta ordezko konponbideak, erregulatzaileak eta ezerregulatzaileak.
Horretarako, 20 eguneko epea irekiko da oharrak eta iradokizunak aurkezteko. Utzi hemen zure iritzia/iradokizuna: