Nafar Gobernuko Euskarabideak antolatutako bederatzi orduko ikastaroa da. Haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea du helburu.
Formazio honek begiraleek euskararen erabilera sustatzeko estrategia eta baliabideak eskaintzen ditu. Honetarako hezitzaileentzako gida prestatu eta argitaratu du, ikastaroan banatuko dena.
Ikastaro hau doakoa da (Euskarabideak ordaintzen du). Dindaia Fundazioak ematen du eta Nafarroako Euskara Zerbitzuek eta NUP-ek laguntzen dute.
Hiru saiotan banatuta dago:
- Hezitzaileentzako Nafar Gobernuak argitaratutako gidaren aurkezpena. Nafarroako euskararen egoera eta oinarri soziolinguistikoak.
- Aisialdiko jarduerak. Euskara sustatzeko estrategiak eta teknikak.
- Euskara sustatzeko baliabideak eta ondorioak.
Tafallan azaroaren 3an eta 4an (ostirala eta larunbata) eskainiko dira saioak. Ostiralean 17:00-20:00 eta Larunbatean 10:00-13:00-15:00-18:00.
Izena emateko: DINDAIA FUNDAZIOA
Lekua: Kolasa Gazte Etxea.
Izena ematen dutenei “Hau jolasa baino gehiago da” gidatxoa banatuko zaie.