2020ko Higuico sari banaketarekin amaitutzat eman dira ostiraletik hasi ziren inauterietako egitarauaren barneko ekitaldiak. Sari banaketa honen hamazazpigarren edizioa La Kolasa Gazte Etxeko beheko aretoan ospatu zen eta bertan irabazleek ASCOTAren kide diren saltokietan xahutzeko txartelak jaso zituzten, baita herriko tabernetako hainbat dohaneko kontsumizio, osotara 150 eta 100 euroko balioarekin.
Miguel Angel Gonzalez Udaleko gazte teknikariak antolatu diren jardueretan auzokoek izan duten parte hartze masiboa eskertu zuen. Bere hitzetan “gaur banatzen diren sari hauen bidez pertsona zein koadrillek herria alaitu eta girotzeko egiten duten lan bolondresa eskertu nahi dugu”.
INAUTERIEN IRUDI BILDUMA IKUSI
SARIDUNAK
Bakarkako edo talde txikiko mozorrorik onena
- Los Bordinis: Jose Moreno, Alicia Salinas, Nacho Indurain eta Beatriz Pérez
Koadrila mozorrorik onena
Lehenengo saria
Accesit
- Animalien familia.
- Orquesta Mondragon eta bere lodikoteak
Landa inauterietako mozorrorik onena
- Elena Herrero. Landa inauteriarekin izan duen inplikazioagatik, trajeak sortuz eta inauteri guztietan parte hartuz.
Tabernarik onena
Lehen saria (banatua)
- Pub Informal eta Pub Gabalzeka; La Casa de Papel eta Simpsondarrak.
Accesit
Telebista serietan oinarritutako mozorrorik onena