Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko abenduak 7

Hirigintza topaketak Tafallan ospatuko dira

Foto noticia

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Tafallan abenduaren 13an, asteazkena, egingo diren hirigintza topaketen laugarren edizioan parte hartzera.

Orekaren bila. Klima, lurraldea eta bizitza” izenburuarekin hausnarketa kolektiborako gune bat proposatzen dizuegu. Beti zaila den giza jardueren eta lurraldearen arteko oreka helburu izanda, klima ikuspegia plangintza- eta planeamendu-tresnetan txertatzeari buruz arituko gara.

Bertaratutakoen arteko elkarrizketa sustatzeko, entzute aktiboan eta herritarren parte-hartzean oinarrituta, askotariko gaiak, sormenezko ekimenak eta proposamen berritzaileak izango ditugu.

Aurkezpen laburrak edo “Hiriko kontakizunak” egun berean emango dira streaming bidez. Ondoren, topaketa horietarako gaitutako webgunean eskuragarri egongo dira.

Egitaraua:

ASTEAZKENA, ABENDUAK 13 · KULTURGUNEA (Tafalla)

10:00 · Hasiera Tafallako Udala eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

10:20 · HIRI-KONTAKIZUNAK. Proiektu-aurkezpenak, hitzaldi laburren formatuan (gaztelaniaz)

Rosa Sola Escribano (Ambere Consultoría y Gestión) ·Lurralde-eskala eta energia berriztagarriak.

David Gutierrez Solana (hirigintzako eta ingurumeneko aholkularia)· Udal-eskala eta klima-aldaketaren ikuspegia plangintzan aplikatzea.

Elisa de los Reyes García (Pez estudio) · Espazio publikoa eta gobernantza.

Susana Turrillas Osés (Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Zuzendaria) · Politika publikoak.

Enara Rabina del Río (Bidaurretako alkatea) · Babes klimatikoa.

11:40 · Atsedenaldia

11:55 · HAUSNARTZEKO HAMAIKETAKOA. Tailerra/eztabaida.

Hausnarketarako eta eztabaidarako tartea mahai baten inguruan, hurbileko giro batean hizlariek eta parte-hartzaileek iritziak eta hamaiketakoa partekatzeko aukera izango dute

13:30 · BESTE BEGIRADA BATZUK.

Berdesia (herritarren elkartea) · Hiri ibilaldia ingurune berde babesgarri eta iragazkor baten garrantziari buruz hausnartzeko, Tafallako kaleetako zuhaitzen behaketatik abiatuta. 

*Izen-ematea: https://form.typeform.com/to/iNt3aF6N
Telefonoz ere eman dezakezu izena, 848 43 32 90.

Zuen interesekoa izatea eta zuen parte-hartzea edukitzea espero dugu. Halaber, izen-ematea lehenbailehen egiteko eskatu nahi dizuegu eta baita ere  “Orekaren bila. Klima, lurraldea eta bizitza” izeneko 2023ko Hirigintza Topaketa hau zabaltzen laguntzea.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento