Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko urriak 2

Hiritar Zentroan urriaren 31ra bitartean ikusgai “Haizeak dakartzan oroitzapenak. Ibilbidea Anzaldon barna” erakusketa

Foto noticia

2015/10/2

1 OKUrriaren 31 arte Tafallako Hiritar Zentroan ikusgai egongo da “Haizeak dakartzan oroitzapenak. Ibilaldia Anzaldon barna” izeneko erakusketa, Eskolapioen  Itaka Fundazioak antolatua.

Fundazioko kooperantea den Gonzalo Ribónek egindako 40 argazki dira, zuri beltzean. Gonzalok eskualdean lan egin izan zuen eta erakusten du Anzaldoko bizimodua, lana, ospakizunak, eguneroko momentuak. Carlos Aguerreak azalpen testuak idatzi ditu. Fundazioko bi kooperante hauek egindako argazkiak zein testuak osatzen dute “Haizeak dakartzan oroitzapenak” izeneko liburua.

Argazki ibilaldi hau komunitate quechuen eguneroko errealitatean murgiltzen da, Cochabambako garaiko haranean bizi da komunitate hau. Bertako biztanleen eguneroko lanak, adobezko bizilekuak, laborantza, aurpegiak eta begiradak azaltzen dira. Azken hauek indarrez beteak daude, eguneroko biziraupen ahaleginak markatutako bizimodua, ingurune latzak eragindako baldintzak jota, denboraren iraganetik at eta bakarrak bihurtzen dituzten xehetasun soziokulturalez josita. Bidai interesgarria denboran eta espazioan, errealitate bizia eta emozioz betea erakusten baitu.

Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 21:00                   Jai egun eta asteburuetan: 10:00 – 22:00.

KARTELA (458 Kb)

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento