Europe DIRECT Navarra/Nafarroak kanpaina ibiltari bat jarri du abian Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren esparruan, herritarrak eskala handiko prozesu parte-hartzaile honetan parte hartzera animatzeko asmoz. Ekimen honen barruan, gaur, osteguna, 18:00etan, Kulturgunean “Hitz egin dezagun Europaz” hitzaldia egingo da.

Kanpaina ibiltariak bi helburu argi ditu:
Alde batetik, Europa eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia nafar herritarrengana hurbiltzea, eta, horretarako, EUROPE DIRECT Navarra/Nafarroa gure lurraldeko hainbat tokitara joango da, herritarrekin eta ikastetxeetako ikasleekin topaketak eginez. Topaketa horietan azalduko da Konferentzia zertan datzan eta konferentzian nola parte har daitekeen horretarako diseinatutako plataforma digitalaren bidez.
Bestalde, herritar eta ikasleek Konferentziaren plataforman iradokitako gaiei buruzko eztabaidak antolatuko dira.
INFORMAZIO GEHIAGO