Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2014ko abenduak 1

I. Euskarazko Literatura Lehiaketako irabazleak.

2014/12/1

I-concursoTafallako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2014ko urrian I. Euskarazko Literatura Lehiaketa antolatu du. Lehiaketan 33 lan aurkeztu dira 12 eta 30 urte bitarteko gazteek idatziak. Gai politak, intimoak, ezkorrak batzuk, baikorrak beste batzuk, hurbilak, etorkizunekoak… sormen handikoak denak.

ESKERRIK ASKO eta ZORIONAK idazle guztioi!!

Literatura Lehiaketa hau aitzindaria dela esan dezakegu, Nafarroako eremu ez euskalduntzat hartutako honetan antolatzen den bakarra baita. Hori kontuan harturik, nabarmendu nahi dugu idazle gazte hauek egindako lana, ausardia ere bai, gogotsu aritu baitira ezagutzen ez duten lehiaketa batean beren sentimenduak, pentsamenduak, ametsak, bizipenak, desioak, agurrak adierazten.

Euskara Zerbitzutik animatu nahi ditugu aurten aurkeztu diren guztiei idazten jarraitzera eta datozen urteetan antolatuko ditugun lehiaketetan ere parte hartzera.

Aurtengoari dagokionez, esan aurkeztutako lanik hoberenak aukeratuko ditugula La merindad aldizkarian argitaratzeko. 2015eko hilebete bakoitzeko, lan batek hartuko du protagonismoa aldizkarian, idazlearen argazkiaren ondoan, bere kontaketa agertuko baita.

Epaimahaikideak Tafallan azaroaren 28an bildu dira eta bere epaia eman dute. Ondoko puntuazio hau eman zaie lanei:

GRUPO A TALDEA:

”Arrosa baten memoriak” 16 puntu

”Arranoa” 15 puntu

GRUPO B TALDEA:

“Jakin badakizu” 8 p.

GRUPO C TALDEA:

“Musikak airean dirau” 7 p.

”San Martin” 7 p.

Eta honako hauek irabazleen izenak eta sariak:

  • Jone Escudero Garbayo. 50€
  • Amaia Jaso Ramirez. 50€
  • Iñigo Urzain Andueza. 200€
  • Lur Albizu Etxetxipia. 150€
  • Endika Iriso Saint Esteven. 150€

Sari banaketa abenduaren 13an, larunbatarekin, egingo da, San Pedro Elizan, arratsaldeko 20:00etan. Ekitaldian Erramun Martikorena Baigorriko kantaria izango dugu Mikel Markez kitarra jolearekin batera. Bere kantarik ezagunenak eskainiko dizkigu eta haiekin batera Tafallako Uxoa Abesbatza izango da, kanta batzuk batera abestuz.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento