Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko apirilak 24

Igande honetan ospatuko den Uxueko Erromeriako Egitaraua

Foto noticia

2018/04/24

romeria ujueAsteburu honetan, urtero bezala, Uxueko Ama Birjinaren omenezko erromeria ospatuko da. Espainiar Estatuko zaharrenetarikoa da hau, eta 1043. urtean Tafallako biztanleek, Nafarroak Aragoiko Erregearen aurka irabazi zuen gatazka Ama Birjinari eskertzeko burutu zuten ibilaldian dauka jatorria. Gaur egun Andre Mariaren hiribildu honek milaka erromesen bisita jasotzen du eta aitortza zein festa eguna bihurtzen da, fededun eta ez fededunentzat.

Uxueko Ama Birjinaren kondaira

Kondairak dioenez, artzai batek uxo bat ikusi zuen etengabean haitzulo batetik sartzen eta irteten. Hau uxatzeko asmoz, artzaia zulora hurbildu zen eta usoak hegalak astintzen ari zelarik, bertatik alde egiten ez zuela ikustean, hantxe ikusi zuen: Ama Birjinaren irudi erromanikoa. Berehala herritarrei abisua ematera joan zen eta hauek herria lekuz eta izenez aldatu zuten, gaur egungo eliza dagoen lekura. Horrela jaio omen zen Uxue.

Aurten, nobedade bezala, bai igande honetako, zein maiatzak 1eko Hamabi Apostoluen erromerian San Isidro kalean (Basilikarako sarrera nagusian) ezingo dira kotxeak aparkatu. Bertan anbulantziak eta erromesen laguntzarako ibilgailuak soilik egon ahalko dira.

romeria ujue 2EGITARAUA / 2018KO APIRILAREN 29a

05:30 – Erromesen irteera Tafallako Santa Maria Elizatik

07:00 – Tafallako Korporazioaren irteera

07:30 – Tafallako Erromesen iritsiera San Martinera

07:45 – Tafallako Erromesen irteera San Martinetik

08:00 – Tafallako Erromesen iritsiera Uxueko zubira

08:45 – Tafallako Erromesen hamaiketakoa

09:00 – Herrietako erromesen irteera gurutzetik

09:15 – Hamaiketakoaren osteko irteera

09:40 – Tafallako erromesen irteera gurutzetik.

10:30 – Meza Nagusia

12:00 – Auroroen Meza

15:45 – Arrosarioa – Agurra

16:10 – Irteera Basilikatik

16:30 – Gurutzearen agurra

18:00 – Aurorak San Martinen

21:00 – Sarrera Tafallara

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento