
Udalak etxeko energia-neurgailuen mailegua eskaintzen du
Ingurumen eta Tokiko Agenda 21 batzordeak Tafallako Udalak zortzi Etxeko energia-neurgailu eskuratu dituela herritarrei uzteko jakinarazten du. Etxean, saltokietan, tail...
2015/5/8
Honako herri hauetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, Artaxoa (Artaxoa, Berbintzana, Larraga eta Miranda Arga), Azkoien (Martzilla, Azkoien, Funes eta Faltzes), Zarrakastelu (Zarrakastelu, Figarol, Mélida, Murillo El Fruto eta Santakara), Erriberri (Erriberri, Beire, San Martín Unx, Uxue, Pitillas, Caparroso, Murillo El Cuende, Rada eta Traibuenas) eta Tafallako Udaleko Gazteria Batzordeak Nafarroako Erdialdeko Joan-Etorri zerbitzuaren antolatzaile gisa(trafiko istripua ekiditeko eta aisialdian drogaren gehiegizko kontsumoari buruzko Prebentzio Programa) aurreko urteetan bezala 2051eko JOAN-ETORRI programari buruzko ESLOGAN LEHIAKETA antolatu dute.
Gaiak “Joan-etorri” trafiko istripuen prebentzioari buruzko kanpainarekin, alkoholarekin eta drogomenpekotasunarekin lotura izan behar du.
Pertsona bakoitzeko gehienez, 5 eslogan aurkeztu ahalko dira. Eslogan bakoitzak 10 hitz gehienez. Esloganak e-postaz bidali ahal izango dira, voyyvengo2015@outlook.com mezuan atxikiz dokumentua izena, abizenak, helbide elektronikoa, herria, NAN, telefono zenbakia adieraziz; gaian “ESLOGAN” hitza; tuenti bidez (Joan-Etorri) edo Facebook (Denak Joanetorri). Epea 2015eko maiatzaren 10ean, igandea, gaueko 22:00etan bukatuko da.
Saria izango da BIDAIA EDO ASTEBURUA LANDETXEAN 500€tan.
Parte hartu ahal izango dute aipatutako Erdialdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak osatzen dituzten edozein herritako pertsonek: Artaxoa, Larraga, Miranda Arga, Berbintzana, Tafalla, Orbaibarra, Faltzes, Azkoien, Funes, Martzila, Zarrakastelu, Figarol, Mélida, Murillo El Fruto, Santakara, Rada, Traibuenas, Erriberri, Caparroso, Beire, Pitillas, San Martin Unx, Uxue eta Murillo El Cuende. Adina 15 eta 99 urte bitartekoak, 1999 urtean jaiotakoak edo aurretik.
Jarduera hau Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak diruz laguntzen du eta irekiera ekitaldi bezala kokatua dago, aurre hartze izaerarekin, Trafiko istripuen Prebentzio Kanpainarako, Joan-Etorri izenarekin ezaguna.
Ingurumen eta Tokiko Agenda 21 batzordeak Tafallako Udalak zortzi Etxeko energia-neurgailu eskuratu dituela herritarrei uzteko jakinarazten du. Etxean, saltokietan, tail...
Tafallako Udalak gatz-edukiontziak jarriko ditu astearte honetan hiriko zortzi puntutan, elurte edo izozte kasuetan erabiltzeko, bai udal zerbitzuek, bai herritarrek. Gogor...
Tafallako Udalaren zerbitzuko arkitekto lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda osatzeko azaroaren 24an egindako probaren behin betiko emaitzak. RESULTADOS...