Gizarte-larrialdiko egoeran dauden pertsonei eta/edo familiei eta banakako ebaluazio erregimenean dauden bizilagunei bideratutako diru-laguntzak jasotzeko honako ezugarriak bete behar dira:
Onuradunak: Tafallan erroldatutako pertsonak, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean sartuta daudenak, baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenak eta planteatutako egoerari aurre egiteko gizarte- eta familiababesik ez dutenak, ezinbesteko eta nahi gabeko egoeraren ondorioz.
Xedea: Pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrak honako esparru hauetan betetzea:
IGERILEKU-TXARTELA 0-17 URTE BITARTEKO HAURRAK DITUZTEN FAMILIENTZAT.
- 10 urtetik beherako familiak: adingabeei eta guraso bati emanen zaie diru-laguntza.
- 11 eta 17 urte bitarteko adingabeak dituzten familiak, adingabeari bakarrik emanen zaio diru-laguntza.
- 8 urtetik beheitiko hiru adingabe dituzten familiak, adingabeei eta bi gurasori emanen zaie diru-laguntza.
3-12 URTETIK BEHERAKOENTZAKO IGERIKETA
- Eskaerak aurkezteko epea: Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, 2021eko maiatzaren 26tik uztailaren 9ra, biak barne, baldin eta aurrekontu-esleipenari eusten bazaio.