Ariketa eta osasuna. Bizitza aktibo baterako gakoak
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
2017/03/19
Badator udaberria eta berarekin Tafallako Merkatari Elkarteak antolatutako bertako merkataritzaren hirugarren azoka, eskaintza, sari eta erakusketa ugarirekin. Datozen bi asteetan zehar (martxoaren 19tik 31ra), elkarteak 3.250€ eskainiko dizkie zuzeneko sarietan, merkataritza-txartela edo Rural Kutxako txartelaren bidez ASCOTA guneetan erosten duten bezeroei. Gainera, erosketa guztien artean 4 afari edo bazkari zozketatuko dira Tubal eta Brasas jatetxeetan.
Martxoaren 21ean, udaberriari ongi etorria emateko, erosketa bakoitzarekin lore bat oparituko da (hauek agortu arte).
Tafallako kaleak inoiz baino koloretsuagoak egongo dira, udaberriko III. Erakusleiho Txapelketa dela eta. Kasu honetan erleei eskeiniak izango dira. Hau gutxi balitz, ASCOTAko kide diren lore dendek haien ekimenak egitaraua dute:
Acacia Lore-denda
Asteartea 20, 18:00
Lore saltzaileen erakustaldia
Asteazkena 21, 18:30
Hitzaldia erlezain batekin
Ostirala 23, 18:00
Landareekin egindako mandala
Larunbata 24, 12:00
10. Udaberriko festa marrazki erakusketarekin eta landarez egindako erle erraldoi batekin. Aurten udaberriko pregoia Escuelas Pías eskolak eskainiko du.
Asteartea 27, 18:00
Sukaldaritza landare eta eztiarekin, Nicolas Ramirezen eskutik
Ilaga Lore-denda
Udaberriko erakusketa eta denboraldiari buruzko aholkularitza bi asteetan zehar.
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...