Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko uztailak 16

Ikustaldi Gidatuak Mencosen Jauregira eta Bisita Gidatuak Tafallako Alde Historikotik

2018/07/16

Cartel visitas TAFALLA JULIO 2018Tafallako Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak uztailaren 21etik aurrera, asteburu batzuetarako bisita gidatuak antolatu ditu 3,00€ren truke. Prezio hau, Udalaren diru laguntzari esker murriztu ahal izan da.

Udako agendaren barneko berrikuntza bezala, hilabete honetan hasiko dira Mencosen Jauregirako bisita gidatuak. Bisita hauek hainbat asteburutan zehar burutuko dira:

Uztaila: 21, 22 eta 29an

Abuztua: 4,5 eta 12an

Iraila: 1,2,8 eta 9an

Urria: 12,13 eta 14ean

Bisitaldiak 12:00etan izango dira eta sarrerak www.tafalla.es web orriaren bidez eskuratu daitezke, baita modu presentzialean Tafalla Kulturgunean, astelehenetik igandera 12:00etatik 14:00etara zein 17:00etatik 19:00etara (igande arratsaldean itxita).

Mencosen Jauregia Nafarroako Erdialdean parekorik ez duen eraikina da. Mencos familiak, “Marques de la Real Defensa” eta Gendulaingo Konde izandakoak, beste tituluen artean, XV.mendetik izan du harremana Tafallarekin. Haien jauregia, gaur egun eraitsita dagoen Tafallako harresi zaharraren alboan kokatua dago, mendixka txiki baten gainean.

Jauregi hau harresitik kanpo eraikitako lehenengo gazteluetariko bat izan zen, XVI. mende amaieran, bere dorrea eraikitzeko bertan zeuden Erdi Aroko hondakinetaz baliatu zena.

Hainbat gerlatan zehar hartua izan zen, 1813an Espoz y Minak erre zuen eta 1873an Gurutze Gorriaren hospitalea izan zen. Bere atearen gainean kate batzuk azaltzen dira, ostatu erreala izan zela erakutsiz, 1828an Fernando VII.aren bisitari dagozkionak hain zuzen ere.

Etxe honen, eta bere barnean bizi izan zirenen historiaren bidez, Tafallaren zein Nafarroaren historiari lotuak dauden lau mende ikusi daitezke, Joaquin Mencosek gusto handiz azalduta. Ekimen hau, Mencos Fundazioak Udalaren Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoarekin hartutako erabakiari esker eraman daiteke aurrera, hiriko aktibo turistikoak ikusgai egiteko asmoarekin eta bertako zein bisitarientzako gozagarri bihurtzearren.

Lehen azaldutako bisitaldietaz gain, Erdialdeak turista ugari jasotzen dituen denboraldi honetan, Bisitaldi Antzeztuak antolatu dira Tafallako Alde Historikotik.

Hauek uztailaren 28an eta abuztuaren 11n izango dira, larunbatak biak, goizeko 12:00etan. Ohikoa den bezala, sarrera Udaletxetik egingo da eta tiketak han bertan erosi ahalko dira bisitaldia hasi baino 15 minutu lehenago edo guiartenavarra.com web orriaren bidez.

Bertan parte hartzera animatzen diren pertsonek Tafallako ondarea ikusi ahal izango dute, garai ezberdinetan zehar hirian bizi izan ziren pertsonai esanguratsuen kontakizunen bidez.

Bisita hauen helburua Tafallako turismoa dinamizatzea da, oporraldi honetan zehar ikusle mota guztientzako ekimen bat eskainiz. Pasealdi turistiko bat esperientzia ezberdina bihurtzen da horrela, desberdina, dibertigarria eta didaktikoa, bertan parte hartzen duten aktore eta aktoresen profesionalitateaz lagunduta: Marta Juaniz eta Pablo Mundillo, Guiarte Servicios Turísticos enpresaren laguntzarekin. Informazio gehiago jasotzeko 948 741 273 (Guiarte Servicios Turísticos) zenbakira deitu daiteke.

Bisita antzeztuen kasuan, 13 urte baino gutxiago dituzten pertsonentzako dohain izango da.

Bisitaldi hauek plan txukuna dira gure hirira hurbiltzeko, bere kale komertzialetatik paseatuz eta bere taberna zein jatetxetako gastronomiaz gozatuz Tafalla deskubrutu eta honetaz gozatzeko,

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento