Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko uztailak 15

Ilargiaren atzean euskarazko antzerkia larunbat honetan Tafallan

Foto noticia
Larunbat honetan, uztailak 16, Erriberriko Antzerki jaialdiaren barnean Ilargiaren atzean obra aurkeztuko da Tafallako Kulturgunean. 19:00etan izango da 3€ko sarrerarekin
Ilazki, bere ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Graziana, hitzen sorgina da eta herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerdiak… ehuntzen ditu. Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik bakar-bakarrik igaroten duen denbora luzea, egurra zizelkatzen pasatzen du. Urtero, San Juan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du. Ahizpa bat eduki nahiko luke elkarrekin denbora pasatu eta jolastu ahal izateko. Ilargia eta mamurroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento