Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko urtarrilak 28

Inausketa Aita Calatayud pasealekuan

Foto noticia

Tafallako Udaleko Lorezaintza Zerbitzuak inausketa-lanak eginen ditu Aita Calatayud pasealekuan, zuhaitzak gaixorik daudelako eta pisu handia dutelako. Zamak adarrak ahultzen ditu, eta ondorioz, adarrak hautsi eta erortzen ari dira, horrek oinezkoentzat dakarren arriskuarekin. Horregatik guztiagatik, jarduera hauek eginen dira:

1. Kaltetutako egur guztia inausketa latzaren bidez kentzea, pixkanaka eta planifikatuta. Plangintza horri esker, zuhaitzak pixkanaka beren onera etortzen dira.

2. Aleak bereiztea, gaur egun katu-buruak izeneko teknika baten bidez lotuta; teknika horrek hainbat alderdi erraztuko lituzke, hala nola pisu handia jasaten duten zuhaitzetako eremuak kentzea eta gaitza izerdiaren bidez ale batetik bestera zabaltzea saihestea.

Uxua Olkoz,
Ingurumeneko eta Tokiko Agenda 21eko zinegotzia

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Living Kultur dokumentala Tafallan

Living Kultur dokumentala Tafallan

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 22an, Living Kultur dokumentala proiektatuko da Tafallan. 19:00etan izango da Kulturgunean eta ondoren solasaldia izango da Marga Gutierrez...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento