Bi urte luzez inauteririk gabe egon eta gero Zidakoseko hiria berriro mozorrotuko da eta inauterietako ohiko programa izango du. Aurten tabernak lanbide anitzez mozorratuko dira.
Ostiral goizean herriko hiru eskolek desfile bereziak egingo dituzte eta arratsaldean Laguneroren ehiza eta zintzilikatzea antzeztuko dira.
Larunbat goizean haurrentzako tailerrak egingo dira Pulgas plazetan eta Udal Eskolako bandak desfilatuko du. Arratsaldean desfile txikia egingo da eta bertan Asier Marco Erraldoi Konpartsa, Aldamara gaiteroak, La Banda antzerki eta zirku animazio taldeaizango dira. Ondoren, zezensuzkoa eta Malatxo Txarangaren errondaizango dira.
Igande eguerdian inauteri errondak hiriko kaleak zeharkatuko ditu Udal Erraldoien Konpartsarekin, Malatxo Txarangarekin eta Monstruos Universal animazioarekin. Arratsaldean Zidacos txarangaren txanda izango da eta azkenik zezensuzkoak itxiko du eguna.
Martxoaren 15ean, asteartea, 20:00etan Higuico Joven sariak banatuko dira Kulturgunean. Lehiaketan parte hartu nahi baduzu bidali zure argazkiak 2022ko martxoaren 4ko 24:00ak baino lehen 630 733 643 whatsappera.
