Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko azaroak 15

informazio, kontsulta eta gogoeta prozesu parte hartzailea II. Nafarroako Gazteria planari lotuta

Foto noticia

2016/11/15

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua informazio, kontsulta eta gogoeta prozesu parte hartzaile bat burutzen ari da, 2017-2019ko II. Nafarroako Gazteria planari lotuta. Prozesu parte hartzailean  8 Eskualdeko Foro burutuko dira honako herri hauetan  arratsaldeko 6: 30etatik 8: 30etara (Iruñean eta Tafallan izan ezik , han 7etatik 9etara burutuko baitira).

  *      Azaroaren 18a Tafalla (“La Kolasa” Gazteriaren Etxea, Kale Nagusia, 42).

Foru hauetan metodologia parte-hartzaile baten bidez II. Gazteriaren Planaren ekintza-ildo nagusiak ezagutuko ditugu eta Planean sartuta dauden 11 lan esparruen zenbait  alderdi hobetzeko proposamenak kolektiboki landuko ditugu:

  1.  Hezkuntza.
  2.  Enplegua.
  3.  Etxebizitza.
  4.  Osasuna.
  5.  Kultura.
  6.  Kirola.
  7.  Parte-hartzea.
  8.  Elkarbizitza.
  9.  Inklusio Soziala eta aniztasuna.
  10. Berdintasuna.
  11. Eskualdearen garapena.

Eguneko gai zerrenda honako hau izango da: (Iruñean eta Tafallan ordu erdi bat beranduago):


* Arratsaldeko 7etan :  Nafarroako II. Gazteriaren Planaren lan ildo nagusi eta burutzen ari den prozesu parte-hartzailearen aurkezpena.
* 7:15etan: Foroan jarraituko dugun metodologia parte-hartzailearen aurkezpena.
* 7:20etan:  Planaren 11 arloetako bakoitzaren inguru norberaren  gogoeta eta talde akordioak bateratzen duen dinamika parte-hartzailea.
* 8etan: Osoko Bilkura eta sesioaren ebaluazioa

Gazteriarekin zerikusirik daukaten gaiekin daukazun lotura kontuan hartuta,  zure herritik hurbilen burutuko den Foroan parte hartzera animatzen zaitugu.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento