Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko irailak 20

Ingurumena Tafallako iparraldeko sutean kaltetutako gunearen berreskuratzeaz arduratuko da

Foto noticia

2016/09/20

Ezponda, otalur eta basoko lur guztiak babestuko ditu, ezingo direnak aldatu, aprobetxamendu zinegetikoa eten egin du eta nekazaritzako lan zehatz batzuk kontrolatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak Tafallako iparraldean izandako sutean erretako ezpondak, otalurrak eta basoko lurrak babestuko ditu, aldatuak gerta ez daitezen eta, hala, gune hori ezbeharraren aurreko egoerara ahalik eta bizkorren itzul dadin, indarrean dagoen Nafarroako Basoko Ondarea Babesteko eta Garatzeko Legeak erabakitzen duen moduan.

Departamentuak jakinarazi du ere, finketan egindako edozein hobekuntza, erreten-garbiketa edo erabilera-aldaketa, hori guztia Mendien Zerbitzuari eskatu behar zaiola, eta dagokion mugapeko Nafarroako Gobernuko Basozaintzako langileek bertatik bertara artatu beharko dutela. Gainera, aprobetxamendu zinegetikoa etenda geratzen da oraingoz.

Neurri horien helburua gune hori udazkenean babestea da; izan ere, urtaro horretan bereziki gizakiek egin ohi dituzten jarduera zehatz batzuek, euriarekin batera, erretako higadura areagotu dezakete, orain babesik gabe dagoena.

Hala jakinarazi diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko langileek kaltetutako udaletako hautetsiei eta Erdialdeko Garapen Partzuergoko langile teknikoei, bi aldeek iragan astean izandako lehen bilera teknikoan. Bileraren helburuak honako hauek ziren: suteak eragindako kalteen behin betiko balorazioa egiteko orduan aurrera egitea; dauden zalantzak aztertzea eta beharrezko eremu, lantalde eta egiteke dauden lanak zehaztea abuztuaren 25ean hasitako suteak kaltetutako Erdialdeko 3.538 hektareak ahalik eta bizkorren eta gutxieneko ondorioekin berreskuratzeko.

Ondoren, gaikako bilerak egingo dira jarduteko eremuak zehatz-mehatz lantzeko.

Lehen jarduerak

Suak eragindako eremua berreskuratzeko lehenengo jarduerak eta premiazkoenak udazken honetan bertan egingo dira, nahiz eta datorren udaberrira arte ez diren zehatz-mehatz definituko kalteen balorazioa eta masak birsortzeko ekintza zehatzak.

Baliabide zinegetikoaren berreskuratzearekin batera, jarraipen handia egingo da, eta neurri berriak ezartzeko beharra ebaluatuko du eta espezie bakoitzaren aprobetxamendu zinegetikoa berreskuratzeko une egokiak hautemango.

Ingurumeneko teknikariek azaldu dutenez, kaltetutako gunearen paisaia Erdialdeari dagokio, ekologiaren eta paisaiaren aldetik oso aberatsa dena, eta erabilera publiko eta turistiko garrantzitsua duena: bocagea, mosaiko bat da eta bertako eremu lau, emankorrenak gehienbat nekazaritzako laborantzak dira, erreten, ezponda eta otalurrek zipriztinduta nahiz mugatuta daude, eta beheko mendien masek, sastraka mediterraneoak eta orla arantzadunek okupatzen dituzte.

Paisaia horretan balio ekologiko handiko jarraikortasun nahasi bat dago, ibaiertzetako eta basoetako landaretza-komunitateen eta arte, erkametz eta txaparren artean, eta Alepo pinuaren birpopulatzearekin batera, altuera handieneko guneak hartzen dituzte. Jarraikortasun horrek izaki bizidunei babesa, ura eta janaria ematen die (korridore ekologikoak).

Kaltetutako azalera handiak paisaia hori arriskuan utzi du, eta haren erabateko kontserbazioan arreta berezia jarri behar da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan

Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento