Bihar, maiatzaren 11n Tafallako Udal Musika Eskolak Tafallako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako Ipuin Musikala eginen du.
300 haur baino gehiagok Disneyren filmetako abestiak ardatz izanen dituen istorioaz gozatuko dute.
Alderdi musikalak Musika Eskolako 6 eta 7 urteko Hastapeneko ikasleak izanen ditu protagonista. Ikasleek abestiak abestu eta koreografiatuko dituzte, bertako irakasleek instrumentuekin lagunduta.
Xabier Flamarique eta Jaione Urtasun aktoreek egin eta antzeztu dute ipuina.
Ipuin musikalaren antzezpenak bi emanaldi izanen ditu, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehenengoa 9:30ean, euskaraz, Ikastolako eta Eskualdeko D ereduko ikasleei zuzenduta, eta bigarrena gaztelaniaz, 11:30ean, Eskualdeko eta Eskolapioetako ikasleei zuzenduta.
Jarduera hau Centro Cultural Tafalla Kulturgunean eginen da.