Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2025eko irailak 4

Irailaren 19an “Jota, gizateriaren ondarea” izeneko ekitaldia ospatuko da Tafallan

Foto noticia

Cultur Izan programaren barruan, irailaren 19an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan “La Jota, patrimonio de la humanidad” izeneko ekitaldia ospatuko da Tafallako Kultur Etxean

Elena Leachek bi omenaldi aurkeztuko ditu Tafallan eta Buñuelen, Teresa Gutierrez eta Pilar Saezi eskainiak. Bi joterak ibilbide desberdinak dituzte, eta Nafarroako folklorean, eta bereziki jotaren munduan, emakumearen presentzia eta papera islatzen dute.

Tafallan Teresa Gutierrezi omenaldia egingo zaio. Tafallako “Hermanas Flamarique” Jota Eskolak, Carolina Gonzálezen zuzendaritzapean, Alicia Osesek zuzendutako Coral Tafallesak eta La Rondallak zuzeneko emanaldia eskainiko dute omenduaren inguruko interpretazioekin. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Kultura herrikoiaren alde

Cultur Izan musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiei laguntzeko programa da, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Vianako Printzea erakundeak sustatua eta Museoen Zerbitzuak koordinatua. Helburua tradizioari bere adierazpen eta eraldaketetan laguntzea da, herri-adierazpen gisa duen oinarritik hasi eta gure iragan kulturala estilizatu, gogora ekarri eta berpizten duten proposamenetaraino.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento