Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko ekainak 11

Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa Internazionala Tafallara dator

Foto noticia

https://www.youtube.com/watch?v=jrGnX_ROwR4&t=44s

Aurten, XXXV. Edizioa denez –ospatu behar dela uste den kopuru biribil bat–, eta bai pandemiak gizartea ikaragarri azkar digitalizatzea ekarri duelako, geure buruari –eta Tafallako Udalaren laguntza izanda, zehazkiago Berdintasun eta Kultura arloena– erakusketa foru-komunitate osora zabaltzeko xedea jarri diogu, eta hori dela-eta zuen herrira iritsiko da.

Horretarako, programa hau aurkeztu nahi dizuegu, hiru film izango dituena. Ekainaren 15, 16 eta 18an emango dira, 19:30ean, Tafalla kulturgunean. Bertan, emakumeek egindako zinemaz gozatzeaz gain, filmaren gaian adituak diren gonbidatuek esaten dituztenak entzuteko aukera izango dugu.

EKAINAK 15 ASTEARTEA, 19:30

CANELA, Cecilia del Vallerena (Argentina, 2020, 70´)

  • LGBTIQ+ Zinemako Nazioarteko Jaialdiaren 7. edizioan saria jasoa film luzeen kategorian.

Sinopsia: Rosario hiriko arkitekto Áyax Grandik Canela izatea erabaki zuen 48 urte zituenean. Orain, 62 urte dituenean, eta berak esaten duen moduan “handi­tan”, zalantzatan dabil gorputzean kirurgia-ebakuntza egin edo ez erabaki ­tzeko. Kezka hori abiapuntu hartuta, bilaketa bat hasiko da, eta bertan bere buruari galdetuko dio bere osasunaren, nahiaren eta harremanen gainean eta, ama, familia, seme-alabak… zaintzen dituen pertsona moduan, besteen atzetik bere burua gutxiesten jarraitu nahi duen edo bere burua lehenesteko ordua den.

Hizketaldira gonbidatua: Gracia Trujillo Barbadillo. Doktorea Soziologian eta irakaslea Hezkuntza Fakultatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologia Aplikatuko Sailean. LGTBI aktibista, bere ibilbide profesionalak ikusgai egin du Estatu espainoleko mugimendu lesbikoaren historia berreskuratzetik jazarpen transfobikoraino edo heterosexualak ez diren gurasotasunetaraino hainbat liburu eta artikulutan: Deseo y resistencia. Treinta años de movilización lesbiana en el Estado español (1977- 2007) (2009); Profesorado, sistema educativo y acoso escolar, ¿dónde estamos y qué está fallando? (2015); eta Maternidades cuir (queer) (2020). Egun, LGTBI pertsonen eta zahartzearen gaineko proiektu batean parte hartzen ari da.

EKAINAK 16 ASTEAZKENA, 19:30

ROCKS, Sarah Gavronena (Erresuma Batua, 2019, 93´)

  • Aktore-multzo onenaren saria jasoa Arte Zinematografikoetako eta Telebistako Akademia Britainiarrean (BAFTA); Film britainiar independente onena, aktore emakume onena, bigarren aktore emakume onena eta promesa onena British Independent Film Awards (BIFA) sarietan.

Sinopsia: Rocks nerabe beltz bat da, Londresen aldirietako auzo batean bizi dena, amare­kin eta bera ikaragarri maite duen anaia txikiarekin. Etorkizunerako amets han­diak ditu, eta dibertigarriak eta oso leialak diren lagunen taldea. Egun batean, ordea, eskolatik etxera itzultzean, ohar bat aurkituko du eta bertan amak esango dio alde egin duela. Gizarte Zerbitzuek hartzea ekiditea eta anaiarekin gelditzea erabakita, auzoko eraikinen eta lorategien artean ezkutatu beharko dira. Gazta­roari, Ingalaterrako errealitate multikulturalari, alaitasunari eta protagonistek denari eusteko duten gaitasunari buruzko filma da.

Hizketaldira gonbidatua: Antoinette Torres Soler, Afroféminas (2014) erakundearen zuzendaria. Espainiar estatuan emakume beltzei eta afrikarren ondorengoei ahotsa emateko eta haiek ikusgai egiteko jaio zen erakunde hori. Aldizkari digitalaren bidez, emakume beltzen konplexutasunari, egoerari eta bizimoduari buruz gogoeta egin eta hitz egitera bultzatzen dute, feminismo beltza eta feminismo dekoloniala sustatzen dute, eta bai emakume horien esperientziak, ahotsak eta ezagutzak zabaltzea ere. Tailerrak ere eskaintzen dituzte eta kanpainak gauzatzen dituzte bereizkeria bikoitza (emakumeak eta beltzak izatea) edo kultura-tradizioetan jokaera postkolonialak problematizatzeko.

EKAINAK 18 OSTIRALA, 19:30

DAMAS DE HIERRO/ (Teräsleidit), Pamela Tolarena (Finlandia, 2020, 92´)

  • Europako Zinemaren Sariak: Komedia Onenaren sarirako izendatua.

Sinopsia: Inkerik 75 urte ditu, zartaginkada batez senarra hil berri du eta etxeko lorategian lurperatzea planeatzen ari da. Ohartzen denean bizitzako azken urteak espetxean emango dituela, Tefloiaren Andre moduan, Sylvi eta Raili ahizpekin Finlandian bidaia zoro bat egitea erabakiko du. Iraganeko gauzekin topatuko dira, dantzaldiak egingo dituzte goizaldea arte, autoestopista ederrak ezagutuko dituzte… Adinarengatik sailkatuak izateari uko egiten dion emakume-hirukote hau konturatuko da inoiz ez dela beranduegi gozatzeko eta beren bizitza berreskuratzeko.

Hizketaldira gonbidatua: Irantzu Varela. Lizentziaduna da Komunikazioaren Zientzietan eta graduondoko ikasketak ditu Nazioarteko Lankidetzan, Komunikazioan eta Generoan. Factoría Lila sorkuntzarako, prestakuntzarako eta ekintza feministarako gunearen koordinatzailea da. La Tuerka programako El Tornillo mikroespazio feministako aurkezlea eta Público TVko En la Frontera programakoa. Pikara Magazinen kolaboratzen ari tzen da. Tailer eta prestakuntza-saio ugari eman du generoari, berdintasunari, feminismoei, indarkeriei, lidergoari eta komunikazioari buruz.

IKUSI LIBURUXKA OSORIK

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento