Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Isabel Villanueva biolista iruindarra izango da protagonista ostiralean ospatuko den La edad de la inocencia Orkestra Sinfonikoaren abonu kontzertuan. 19: 30ean izango da Tafalla Kulturgunean, Joseph Swensen maisuaren zuzendaritzapean.
La edad de la inocencia/Xalotasunaren adina da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2021-2022 denboraldiko abonu kontzertu bikoitz berriaren izenburua. Isabel Villanueva iruindar biolista protagonista duen Ravel eta Berliozen inguruko programa erromantiko-inpresionista batekin, Joseph Swensen maisuak zuzendua, Tafallako Kulturgunean eskainiko da ostiralean, hilak 25, 19: 30ean.
Gaualdiko obra izarra Harold Italian, op. 16 da, Hector Berlioz konpositorearen biolarako sinfonia bat, Lord Byron pertsonaian oinarritua, instrumentu bakarlariak musikalki gorpuztua, non bere autoreak bere italiar grina askatu zuen. Bestalde, lehen zatia Maurice Ravel galiarrak sortutako errepertorio inpresionistako bi obra gailenek osatuko dute: Mi madre la oca ipuin musikal ederra eta Pavana infanta hil batentzat. Hitzordu sinfonikoa Joseph Swensen estatubatuar maisu beteranoak zuzenduko ditu.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...