“Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Azaroaren 22tik abenduaren 4ra bitartean, pertsona bakoitzak (edozein adinekoak eta edozein herrikoak) bi adokin izango ditu (5 €-ko bi deskontu-bonu) atxikitako saltokietan gastatzeko. Horietako bakoitza eskuratzeko, 15 €edo gehiagoko erosketa egin beharko da, eta NANa eman beharko zaio merkatariari.
Beste urte batez, herriko establezimendu txikietan kontsumoa sustatzeko asmoz, Tafallako Udaleko Turismo eta Merkataritza Zinegotzigoak deskontu bonuen kanpaina jarri du martxan herriko merkataritzan. Aurten hainbat berrikuntza daude, Ion Kepa Solchaga Erdialdeko Garapen Partzuergoko teknikariak azaldu duenez; izan ere, merkatarien eskariei erantzunez, kanpaina gabonetara aurreratu da eta azaroaren 22tik abenduaren 4ra egingo da.
Beste berritasun bat da deskontua egiteko orduan ez dela adinaren edo jatorriaren araberako bereizketarik egingo. Hau da, kanpainari atxikitako tafallar saltoki batean hamabost euro edo gehiagoko erosketa bat egiten duen edozein pertsonak, NANa emanez 5 euroko deskontua eukitzeko aukera du, pertsonako 2 adokin izanik. Alde horretatik, posible da 30€ edo gehiagoko erosketa egitea eta adokin biak batera gastatzea.
Soco Ojor zinegotziak azaldu zuenez, 40.000 €daude guztira 8.000 bonutan banatuta, eta deskontuak diru-laguntza agortzean amaituko dira; beraz, komeni da ez atzeratzea eta azken egunera arte ez itxarotea deskontudun erosketa egiteko. Adokinak erregistratzeko aplikazioa ere berritu da, eta askoz erosoagoa da saltokientzat. Horretarako eta publizitate-gastuetarako 5.000 €erabili dira.
Gogorazi behar da adokina ez dela bonu fisiko bat, ez dela inon eskatu behar; izan ere, erosketan NANaren zenbakia emanez gero, pertsona bakoitzak bonuaren gastua erregistratzen du.
Mariasun Esparza ASCOTAko presidente berriak azaldu duenez, saltokientzat pozgarria izan da aurreko edizioko eskaerei eta izandako kexei erantzutea. Gainera, azaroaren 18an, ostegunean, prestakuntza-ikastaro bat egingo da atxikitako saltokiek zalantzak argitu ditzaten.
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...
Abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 14ra, astelehena, arte zabalik egongo da Tafallako eta eskualdeko 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko e...