XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
Atzo Tafallako Udalean Ager Vasconum Literatu Lehiaketa aurkeztu zen, Lodosa, Lizarra, Zangoza, Erriberri, Irantzuko Mankomunitatea eta Tafallako udalek antolatuta. Lizarrako eta Erriberriko merindadeetan eta Zangozako eskualdean (Irunberritik behera) erroldatuta dauden 12-30 urteko gazteek parte hartu ahal izanen dute bertan. Lanak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an amaituko da.
Literatura Lehiaketa honen bitartez, udalek euskarazko produkzio literarioaren sustapena bultzatzen dute, honek suposatzen duen ahalegin ekonomiko garrantzitsua azpimarratuz. Toki entitate hauen helburua –bakoitza bere esparrutikeuskara sustatzea da eta lan horren barruan gazteek euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea dute xede. Ager vasconum lehiaketaren bitartez, sorkuntza literarioa euskaraz lortzen da, tokian tokiko ekimenen sakabanatzea saihesten da eta gazteak motibatzen dira sari ekargarriak eskainiz. Lehiaketak eskualdeko euskarazko ikastetxeak parte hartzera animatzen ditu, asmoa bai baita jarduera hau urtetik urtera finkatuago egotea eta ikastetxeen programazioan txertatua egotea.
Ezin aipatu gabe utzi fundazioen laguntza (Altaffaylla eta Elkar) harrera ezin hobea, ilusioa eta eskuzabaltasuna erakutsi baitute lehiaketa hasi zenetik gaur egun arte, bai lehiaketa iragarriz bai sariak eskainiz. Irakasleen lana ere eskertu nahi dugu, hala lehiaketaren oinarriak aztertuz eta zuzenduz, nola ikasleak euskaraz idaztera animatuz.
Literatura lehiaketa zenbakitara ekarrita, esan dezakegu 5.050 euroko aurrekontua duela (diseinu eta inprimatzea, epaimahaia, sariak, sari-banaketa ekitaldia) nahiz eta azken urteotan gutxiago gastatu den. Bestalde, osotara 500 foileto eta 150 kartel banatuko dira. Eta, azkenik, hauek dira urtez urte aurkeztu diren idazlanak eta literatura estiloaren arabera sailkatuta:
Halaber, gehitzea nesken parte hartzea nabarmen altuagoa dela.
Eskerrak ere epaimahaikideei bere prestutasunagatik: aurkeztuko diren lanak irakurri, baloratu, irizpide literarioetan oinarrituta sailkapena egin eta epaia eman.
Honek guztiak etorkizun hurbil batean gure eskualderako funtsa literarioa ekarriko du. Bukatzeko, kontuan hartzeko azken oharrak
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...