Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko otsailak 2

Izena emateko epea zabalik otsailaren 7an, Tafallako Ferietako igandean antolatua dagoen I. Hiriko Transhumantzian zaldun bezala parte hartzeko

Foto noticia

. HIRIKO TRANSHUMANTZIA TAFALLAN: 2016ko OTSAILAK 7, IGANDEA

Behiak, idiak eta zekorrak Fuente del Rey industrialdetik Azoka Barrutira garraitzean datza transhumantzia. Bidean Nafarroa Beherea, Severino Fernandez etorbideak, Errekoletak eta Lizarra etorbidea zeharkatuko dira Azoka Barrutiko ukuiluan gorde arte. Azienda zaldiek eta artzainek gidatuko dute eta kalean bertan ikusi ahal izango da, errepidearen ertzeetatik. Goizeko 9:30ean zaldi guztiak elkartuko dira Azoka Barrutian. Hortik 10:30ak aldera abiatuko dira denak elkarrekin transhumantzia abiapuntura.

Zaldun bezala izena emateko, mezua bidali behar da mcaballero@tafalla.es helbidera, zaldunaren izena, telefonoa, NAN eta zaldiaren erantzukizun zibileko asegurua zehaztuz. Zaldun kopurua gehienez 40 dira eta epea 2016ko otsailaren 4an, ostegunarekin, bukatuko da.

Segurtasunagatik, aurretik izenik eman ez duten zaldunei ez zaie sartzen utziko.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento