Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko azaroak 4

Jai batzordearen bilera irekiari buruzko informazioa

Foto noticia

2016/11/04

Formatu berri honekin, hiritarren partaidetzan eta komunikazioan aurrerapauso bat ematen saiatuko gara, deialdia urtean behin errepikatuz. Gai ordenean jasota dauden helburuak, honako hauek izango dira:

1- Legegintzaldi honetako Jai batzordearen jardueraren balorazio orokorra egin.

2- 2016-ko abuztuko Jaien eta urriko Ferien balantzea egin.

3- Batzorde honen jarduera aberastu edo hobetu dezaketen proposamenak, ideiak eta ekimenak jaso.

Bileraren data azaroaren 9an izango da, asteazkena, 20:00-etan Centro Cultural Tafalla Kulturguneko cinema aretoan.

Aurten jai batzordearekin elkarlanean egondako talde eta elkarteei gonbita luzatu zaie, interesa azaldu baitute egiten diren jarduerei hobekuntzak proposatzen. Baina asanblada irekia da eta hiritar orok parte har dezake, horregatik, Tafallako Udak parte hartze modu berri honetara gerturatzea gonbidatu nahi ditu interesa daukaten hiritar guztiak.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento