Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2025eko abuztuak 1

Jaietako suziria Udaletxetik ikusi nahi?

Foto noticia

JAIETAKO SUZIRIA UDALETXETIK IKUSTEKO ZOZKETAREN OINARRIAK

LEHENENGOA.- 2025eko Tafallako Jaiei hasiera emango dien suziria Udaletxean ikusteko hiru sarrera bikoitz zozketatuko dira.

BIGARRENA.- Zozketan izena emateko epea abuztuaren 1eko 00:00etatik 2025eko abuztuaren 8ko 12:00etara izango da, honako bide hauen bidez:

Telefono bidez: astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 15:00etara, 948 012 012 telefonora deituta, tarifa laua duten telefono finko eta mugikorretarako (doan). Edo 012ra, Nafarroako telefono finkoetarako, tarifa jakinik gabe. Deiaren kostua: 0,34 euro.
Bide telematikoz: www.tafalla.es web orriaren bidez, abuztuaren 1eko 00:00etatik 2025eko abuztuaren 8ko 12:00etara.
Inskripzioan izen-abizenak, NANa eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

HIRUGARRENA.- Izena emateko epea amaitzen denean 16 urte beteta dituzten eta Tafallan erroldatuta dauden pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

LAUGARRENA.- Zozketa 2025eko abuztuaren 8an egingo da eta irabazleei telefonoz jakinaraziko zaie.

2025eko zozketaren oinarriak

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento