Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko ekainak 13

Joan ta Etorri kanpainak eslogan berria du

Foto noticia

Paula Zabalza Esquiroz tafallarraren #PeñaQueSabeLoQueHace esaldiak Erdialdeko Joan – Etorri 2019 lehiaketa irabazi du. Sariduanak 650 euroko bidai baten eta iPhone baten artean aukera zezakeen eta lehenengoa hautatu zuen.

Honako edizioaren parte-hartzea oso ugaria izan da, Whats App eta posta elektroniko bidez 264 esaldi jaso dira eta. Guztiak hamar hitz baino gutxiagokoak izan dira, lehiaketako oinarrietan zehaztu bezala. Kanpaina osoaren iruditegia izateko hautatua izan den eslogan honen inguruan, epaileek kontuan izan dituzte bere originaltasuna, gazte hizkera eta sare sozialei eginiko erreferentzia.

Lehiaketa hau 2006tik ospatzen da eta drogen kontsumoaren arriskuen murrizketarekin lotua dago. Bereziki hamasei eta hogeita hamar urteen arteko gazteei bideraturik dago, hamasei urtetik gorakoentzat ere irekia egonik.

Prebentziozko programa honen bitartez, autobusen bidez inguruko herrietako jaietara iristeko joan etorrizko zerbitzu bat eskaintzen da. Modu honetan, kotxea erabiltzeko arriskua gutxiagotzen da.

Drogen kontsumoaren inguruan informazioa helarazteko programa hau Tafallako Udaleko Gazte zinegotzigoak, Artaxoa, Erriberri, Zarrakaztelu eta Azkoien inguruko Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateak antolatua izan da.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Bisita gidatua Juncal aintzirara

Bisita gidatua Juncal aintzirara

Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento