2018/06/07
Tafallako ikastetxeetako, elkarte zein kirol taldeetako 350 ikasle inguruk Ohitura Osasungarrienganako Sentsibilizazio Kanpainian parte hartu zuten atzo. Ekimen hau, orain dela hamar urtetik ona ospatzen da kirol ikasturteari amaiera emateko. Gazte Batzordeak, Gizarte Zerbitzuek eta Kirol Patronatuak antolatzen dute, Txikilandia ludoteka, Tafallix, Ascota eta Pepsico-ren laguntzarekin aurtengo kasuan.
Tafallako ikastetxeetako xake taldeak, Kirol Eskolak, Tafallako Eskubaloi Klubak, Patinaketa Eskolak, Tafallako Saskibaloi Klubak, Atletismo Eskolak, Tafallako Gimnasia Erritmiko Eskolak, Dantza akrobatiko eta Street Dance taldeak eta Ikastetxeetako Dantza Taldeek hartu zuten parte
Parte hartzaile bakoitzari fruta ale pare bat, ur botilak eta freskagarriak banatu zitzaizkien.