Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko maiatzak 16

Juan Aznar tafallarraren “El color de la fiesta” lanak 2023ko Jaiak iragarriko ditu

Foto noticia

Maiatzaren 5etik 12ra 16 urtetik gorako tafallarrek euren kartelik gustukoena bozkatzeko aukera izan zuten. Guztira, 707 boto eman ziren eta horietatik, «Festaren koloreak» 401 boto jaso zituen, (%57); bigarren, «Jaietan adinik ez» izan zen, 193 botorekin (%27); eta hirugarren sailkatua «Ondo pasa» izan zen, 113 botorekin (%16).

Kartel irabazlearen egilea Juan Aznar Pascual da, 17 urteko tafallarra. Gaur egun, Juan Grabatuaren eta Estanpazio Tekniken maila ertain bat ikasten ari da, eta beste lehiaketa batean aurkeztu izana onartzen duen arren, hau da irabazten duen lehena. “Peñetan jarri nahi izan dut arreta, Tafallako Jaietan jende gehien mugitzen dutenak baitira”, zioen. “Oso pozik nago eta ez nuen uste irabaziko nuenik, ezustekoa izan da”, amaitu du.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento