Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko maiatzak 31

“Keinu txikiak, emozio handiak” Eskolapioetako ikasleen marrazki erakusketa

Foto noticia

2021eko maiatzaren 26tik ekainaren 21era bitartean, Tafallako Eskolapioetako ikasleek Tafallako eta Orbaibarreko helduekin batera egindako marrazki koloretsuez osatutako erakusketa dago ikusgai Hiritarren Zentroan.

Erakusketa hau Tafallako eta Orbaibarreko hainbat herritako adineko pertsonekin batera egiten ari den “Keinu txikiak, emozio handiak” izeneko ikasketa eta zerbitzu solidarioaren proiektuaren erakusgarri da. Erakutsitako obra bakoitza ikastetxean hasi eta Tafallako adinekoen hiru egoitzetako bizilagunek eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileek burutu dute.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento