Ostiral honetan Kiki, Koko eta Moko pailazoak Kulturgunera etorriko dira. Bi saio egingo dituzte, lehenengoa goizeko 12:00etan, euskaraz, eta bigarrena gaztelaniaz arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak soilik 3€ balioko du
Zirku ikuskizuna, koronabirusaren pandemiaren uneetara egokituta. Kantu, dantza, disko festa, rap eta joko parte-hartzaileekin, guztiak Kiki, Koko eta Moko pailazoek osatuak. Haurrek dantzatu, kantatu, jolastu, barre eginen dute, beti beren aulkietan eserita, eta zirkuari buruz ikasiko dute modu superdibertigarrian. Diabolozko esketxak, pilotak, kariokak, monozikloak, mazoak, eskailerak, uztaiak eta kapelak ere ikusiko dituzte, ikusgarritasunez, harriduraz, kolorez eta zailtasunez beteak, eta garrantzitsuena: Edeeeeeeeeerki pasatuko dute.