Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko abuztuak 2

Kirol eskaintza 2021-2022

Foto noticia

Dagoeneko eman daiteke izena datorren ikasturteko kirol jardueretan. Izena emateko epea abuztuaren 2tik irailaren 24ra bitartekoa da, eta izena emateko honako urrats hauek egin beharko dira:

1.- Deitu INFOLOCALeko telefono honetara: 948 012 012

Inskripzioaren ordainketa kreditu txartelaren bidez eginen da.

2.- Izena emateko fitxa:

Udalaren web orritik https://www.tafalla.es jaitsi.

Izena emateko fitxa bete eta sinatu eta helbide honetara bidali: mcaballero@tafalla.es

3.- COVID baimen informatua.

Udalaren web orritik jaitsi.

Baimen informatua bete eta sinatu eta helbide honetara bidali: mcaballero@tafalla.es

COVID-19 sortzen ari den egoera dela eta, zenbait aldaketa egingo dira jardueren antolaketan. Osasun neurriei dagokienez, behar bezala jakinaraziko zaie jarduera bakoitzean izena eman duten guztiei. Jarduera bakoitzerako protokolo bat prestatuko da eta familiei emanen zaie. Taldeak osatuko dira, osasun agintariek arautzen dituzten ratioen arabera. Ratioak betetakoan, lanean hasteko itxaron zerrenda bat ezarriko da, baja izanez gero. Foru Komunitateko osasun egoeraren arabera, protokoloak eta ratioak ezarriko dira, eskatzen diren osasun neurriak hobeki zaindu ahal izateko.

JARDUEREN LIBURUXKA IKUSI

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento