Aditzera ematen dut Kiroletako zinegotzi delegatuak Tafallako Udalak ondoko ebazpena eman duela:
“32/2020 Ebazpena, 2020ko azaroaren 2koa, Kiroletako zinegotzi ordezkariarena, Tafallako kirol klub batzuei norgehiagoka araubideko diru-laguntza ematea onartzen duena.
Kirol-arloko zinegotzi ordezkariaren 22/2020 Ebazpena onartu zen 2020ko uztailaren 16an. Horren bidez, lehiaketa bidez diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen. Diru-laguntza horiek kirol-ekitaldiak antolatzeko eta urte horretan estatuko eta nazioarteko txapelketetan azken faseetan parte hartzeko dira.
Halaber, 3410 4820005 aurrekontu aplikazioaren 5.000 euro horretarako erabiltzea erabaki zen.
Ikusirik Tafallako Udalak badituela diru-laguntza horiek arautzeko oinarriak, eta oinarri horietan onetsitako baremoen arabera, instrukzio organoak txosten bat egin duela, entitate eskatzaile bakoitzari dagozkion kopuruak zehazteko.
Ikusirik txosten hori Balorazio Batzordeak berretsi duela, espedientean dagoen txostenean agertzen den bezala.
Horiek horrela, Kirol teknikariak egindako proposamena ikusirik eta Alkatetzak 2019ko uztailaren 2ko Dekretuaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Erakunde eskatzaileei zenbateko hauek ematea onartzea:
IKUS TAULA PDF-an
Bigarrena.- Erabakia iragarki-taulan eta Udalaren web orrian argitaratzea.
Hirugarrena.- Ekonomia, finantza eta garapen arlora eta Kirol Batzorde Informatibora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.- Ebazpen hau entitate eskatzaileei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen duela eta errekurtso hauek aurkez ditzakeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.”
Udal idazkaria. Nekane Agreda Arroitz